Ruper Ordorika oñatiarraren 'Azukre koxkorrak' disko berriko single-a, 'Sarri Sarri'

Jagoba Domingo 2013ko ekainaren 20a

Datorren urriaren 4an Ordorikak disko berria argitaratuko du, 'Azukre koxkorrak'. Diskoa tributo-album bezala definitu dute, hau da, beste talde edo artisten kantuak bere egingo ditu 'Sarri Sarri'-rekin egin duen bezala. Toots & the Maytals jamaikarren 'Chatty Chatty kantuaren moldaketa egin du, berau country-western eremura eramanez.

Gurean Kortatuk egin zuen famatua kantu hau 90ko hamarkadan, Joseba Sarrionandiak eta Kepa Pikabeak Martuteneko presondegitik ihesaldiaren inguruan kantatuz. Oraingo honetan baina, oñatiarraren eskuetan, ihesaldia Martutenetik izan beharrean, Texas-eko edozein kartzelatik egindakoa dela dirudi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak