Hala, klubean hutsune handia utziko badu ere, Oñatiko taldeko zuzendaritzak positiboki hartu du Oruetaren erabakia, kirol ibilbidean talde profesional batera salto egiteko aukera ederra dela ulertuta. Azpimarratzekoa da, koordinatzaile lanetan jarduteaz batera, lehenengo taldeak aulkian hutsunea izan duen bakoitzean Oruetak hartu duela ardura. Alavesen kadeteen ardura izango du.