Ume, guraso eta irakasleendako jaia egubakoitzean Elkar Hezi ikastetxean

Txomin Madina Milikua 2013ko eka. 16a, 10:50

Urtero legez, 0-6 urte bitarte umeendako eta euren gurasoendako festa egin zuten egubakoitz arratsaldean Elkar Hezin.

"Festa honekin nolabait ere ongietorria egiten zaie haurtzaindegian hasten direnei, eta Haur Hezkuntza amaitzen dutenei agur esateko ere aprobetxatzen dugu" azaldu zuen 0-6 urte bitarteko irakasle koordinatzailea den Anaje Ferreirok egubakoitzean Elkar hezi ikastetxean egin zuten festari buruz berba egiteko.

"Helduok, gurasoek eta irakasleok elkar ezagutzeko aukera ematen du festa honek, eskola kontestutik kanpora" gaineratu zigun Ferreirok. Hala, eguraldi paregabeak lagunduta, gurasoek eta irakasleek txitxiburduntzian erretako saiheskia, tortilak eta tarta jan zituzten; eta trikitilariak, gozo-eltzea,tailerrak eta Potx eta Motx pailazoak ere egon ziren ikastetxearen zelaian egin zuten jaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak