Trauti elkartea aurkeztu dute, traba arkitektonikoez ohartarazteko

Jon Berezibar 2013ko ekainaren 15a

Oñatiko Trauti elkartea aurkeztu dute gaur goizean. Mugikortasun zailtasunak dituzten oñatiarrak batu nahi ditu elkarteak, hirigintzako  traba arkitektonikoez ohartarazteko. Hogeita hamar kidetik gora dira eta Foruen plazan kide berriak egin zituzten.

Komunean daukaten arazo bati erantzuteko sortu zuten Trauti. Mikel Etxezarreta kideak azaltzen duenez, "lehen bana-banan" euren kabuz joaten ziren eta ez ei zieten kasurik egiten. "Apurka-apurka batzen hasi eta elkartea osatzea" pentsatu zuten orain urtebete. Oñati erosoa dela diote eta pozik daudela egungo gobernuak eskaintzen dien arretarekin. Badaude, halere, hobetu beharrekoak eta horretan egingo dute lan aurrerantzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak