Bileran 2012-2013 denboraldiaren kirol-arloko balantzea egingo dute eta diru-kontuei begiratuko diete. Gero, batzordeko kide berriak hautatuko dituzte bazkideek. Talde gazteetan datorren urtean entrenatzen nor arituko den ere lotu beharko dute. Bukaeran, taldearen proiektuari helduko diote: orain arte egindako lana ikusi eta, aurrera begira, nola segi.