Eskola-kiroleko sariak gaur emango dira

Guren Zumalde 2013ko ekainaren 14a

Eskola-kiroleko denboraldia bukatzeko sari-banatzea eta jaia egingo dituzte gaur arratsaldean. Zubikoa kiroldegian izango dira. Arratsaldeko 19:00etan banatuko dira sariak.

Bukatu da udaberriko txapelketa, eta horrenbestez, eskola-kiroleko denboraldia. Horregatik, antolatzaileek kiroldegian festa prestatu dute gaur arratsalderako. 17:30ean, taldeetan lagundu duten gurasoentzat jolasak egingo dira. Gero, 19:00etan, udaberriko sariketan irabazi duten taldeei sariak emango dizkiete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak