60 bat lagun elkarreratu ziren atzo 'Konponbideari erasorik ez!" lelopean

Ane Miren Etxeberria 2013ko ekainaren 14a

'Konponbideari erasorik ez! Utzi Euskal Herria bakean!' lelopean kontzentrazioa egin zuten atzo Oñatiko plazan. 60 bat lagun bildu ziren bertan urriaren 17an abiatuko den epaiketaren aurka. Izan ere, egun horretan Entzutegi Nazionalean "Ezker abertzalearen baitan garaturiko lan politikoarengatik epaituak izango dira 40 militante".

Epaiketa honekin, "Euskal Herrian irekitako agertoki berria erasotzen da, bakea eraikitzeko prozesuari eraso egiten dio epaiketak" dio Oñatiko Sortuk. Epaiketa abiatzeko data ere kasuala ez dela salatu du "Aieten buruturiko Nazioarteko Koferentziaren bigarren urteurrenean hasiko baita epaiketa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak