Krisi ekonomikoaren gainean arituko dira Oñatira etorriko diren ikertzaileak

Ruben Cuesta 2013ko eka. 12a, 14:55

Gaur egungo gizarteak jasaten duen bizi baldintza larriak aztertuko dituzte ostegun eta ostiralean, Oñatiko Unibertsitate Zaharrean. Koordinatzaile gisa Benjamín Tejerina egongo da, Euskal Herriko Unibertsitateko iralaskea, eta parte-hartzaileen artean, Euskal herritar ikertzaile asko egongo dira.

“Legal Reforms, Social Responses to the Crisis and the Precarization of Life Conditions in Contemporary Society” izenburua duen mintegian, krisi ekonomikoaren ondorioz, gizarte garaikidean bizi baldintzaren ezegonkortasunaren inguruan hitz egingo da. 

Guztira, 18 ikertzailek hartuko dute parte, gehienak euskal herritarrak. Baina baita etorriko dira Estatuko beste toki batzuetatik; eta Portugal, Italia, Frantzia edo Belgikatik ere gerturatuko dira. Seminario zientifikoan hauek izango dira jarraituko diren helburu nagusiak:

  1. Egungo krisiaren ezaugarriak aztertzea, eta legegintzan zer aldaketa eman diren aurre egiteko.
  2. Europako herrialdeetako krisiaren eragina aztertu eta kuantifikatu.
  3. Ikerketen emaitzak aurkeztu; krisiaren aurrean eman diren gizarte emaitzei buruz.

Partehartzaileen artean, besteak beste, Beatriz Cavia, Andrea Hernández, María Martínez and Carles Simó, Amaia Izaola, Jaione Mondragón and Elsa Santamaría izango dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak