Oñatiko EAJk antolatuta daukan Ekintza Planaren programa barruan, Euskal Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria eta Xabier Barandiaran, GBBko kidea, izango dira gaur batzokian, 19:00etan, alderdikideekin iritziak eta informazioa partekatzeko asmoarekin.
Hilaren 19an, berriz, Euskaltzaindiko idazkariorde Erramun Osa etorriko da eta hitzaldia emango du kultura etxean. Gaia, hauxe: Euskara, hezkuntza eta LOMCE legea. Azken hitzaldi hau herriari irekia izango da, edozeinendako.