Bainu lekuaren erabiltzaileak jakinaren gainean egon daitezen, soroslearen ordutegia zehazten eta Europar Batasunaren 2012ko bainurako ur kalitatearen legediari egokitutako kartelak ipiniko dituzte. Era berean, inguruan dauden arrisku eta debekuak adieraziko dira.
Bainu denboraldia hasten denean, egunero garbituko dute gunea eta soroslearen txokoa astean hirutan. Zaintza ere ez da faltako. Udaltzainak maiztasun jakin batean, inguruak zainduko dituzte.
Aurretik, garbiketa lanak
Udako bainu denboraldia zabaldu aurretik, hainbat lan egingo dituzte Usakon bertan. Hango ur zerbitzua nola dagoen begiratu, belarra moztu, eta eguzkitan egoteko gunea eta oinezkoendako bideak txukunduko dituzte. Bainu lekuan urpeko garbiketa egingo dute, neguan pilatutako zikinkeria kentzeko