Bilera irekia izango da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Oñatiko Inauterietako lantaldeak jakinarazi duen moduan, "talde, eragile zein norbanakoen laguntza beharrezkoa" dela ikusten dute, eta bileraren deialdia zabala dela azpimarratu gura dute.
2014ko martxoaren 1a Aratusteetako zapatua izango da, 4a Aratuste martitzena eta 5a Hausterre eguna.