'Afrika Beltza' erakusten duten lanak daude kultura etxean

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko eka. 7a, 19:00

Arantzazuko Adiskideak eta Tau Fundazioak antolatu dute erakusketa, Afrika erakusteko. Hilaren 15era arte egongo da zabalik, egunero, kultura etxeko erakusketa aretoan.

Filmak, mahai-ingurua, antzerki eta musika ikuskizuna eta bestelako ekintzak antolatu ditu Tau Fundazioak eta Arantzazuko Adiskideak elkartea, "Afrika ikusarazi eta gerturarazi" gura dietelako gizarteari. Bihar, zapatua, egingo dituzte ekitaldi gehienak Arantzazun, bazkaria barne. Oñatiko kultura etxean, baina, %100 Afrika Beltza izeneko erakusketa dago zabalik.

Kongo, Angola eta Kanbia

Pinturak eta eskuz egindako irudiak daude erakusketa horretan. Lanen artean daude, adibidez,  Costa de Marfileko fetitxe sakratuen irudiak, Angolako emakumeak lanean irudikatzen dituzte egurrezko eskulanak, Kenyako Masaien nagusiaren irudia, Mozanbikeko hiritarrak nolakoak diren irudikatzen dituzten figurak, Malawiko maskarak, Kongoko  egurrezko krokodilo eta hipopotamoak edo Kanbiako musika instrumentuak. Angola, Liberia edo Sierra Leonako paisaiak eta bizimoduak jasotzen dituzten margoak ere badira erakusketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak