Etxerako produktuak txartel truke Txandarekin

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko eka. 7a, 11:56

'Etxearen hilabetea' da ekaina Txandarendako eta 30 euroko 40 bale zozkatzen dihardu bezeroen artean. Aurten Txanda txartelarekin egingo duten lehen promozioa da.

Etxearen hilabetea izeneko eskaintza egin gura die Txandak herritarrei hilabete honetan. Honela, dirusariak zozkatuko ditu bezeroen artean etxerako produktuak saltzen dituzten herriko dendetan gastatzeko.

Txanda txartelarekin

Ekainerako prestatu duen eskaintza hau, gainera, aurten Txanda txartelarekin egingo duten lehen promozioa izango da. Hilabete honetan, beraz, erosketak Txanda txartelarekin ordaintzen dituenak, dirusariak irabaz ditzake. Hain zuzen ere, 30 euroko balioa duten 40 bale zozkatuko ditu Txanda dendarien elkarteak, erosketak elkarteko txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean. Saria irabazten dutenek, etxerako produktuak saltzen dituzten Txandako dendetan trukatu beharko dituzte baleak, eurek aukeratutako produktuengatik.

Guztira herriko 11 denda sartzen dira ekaineko eskaintza honetan. Hauexek dira dendak: Maibi dekorazioak, Beloki iturgintza, Txantxiku elektrizitatea, Aranburu altzariak, Arregi tresna elektrikoak, Belar etxetresnak, Barue barne dekorazioa, Gelatzu zeramikak, Umerez iturgintza, Zelaia altzariak eta Pakita altzariak. 30 euroko balioa duten txartelak, beraz, 11 denda horietako edozeinetan trukatu ahal izango dituzte. Ekainaren 30a aurretik trukatu ahal izango dituzte, baina beti ere merkealdietatik kanpo.

Produktu onak kalitatezko zerbitzuarekin eskaintzen die Txandak herritarrei eta eskaintza ezberdinak prestatu ohi ditu bezeroendako, euren dendetan dituzten produktuak ezagutarazteko eta bezeroei eurekin duten fideltasuna eskertzeko. Ekaineko eskaintza, Etxearen hilabetea izenekoa da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak