2009ko udazkenean eten zuen Laixanek bere jarduna eta "stand by" egoeran sartu zen. Erreleborik ez dela etorri ikusita, desagertu egingo da elkartea. Desagertu aurretik, baina, ondasunaren lidikazioa egingo du, herritarren aurrean.
Sehaska, Berri, Euskalerria Irratia eta Debaguneko euskara elkarteen artean banatuko du ondasuna. Erakunde horietako ordezkariak etorriko dira uztailaren 12an Oñatira, kultura etxean egingo duten ekitaldira. Ekitaldi horretan Laixaneko materiala, argazki zaharrak eta bestelako oroigarriak ere egongo dira herritarren eskura. Ostean, jatekoa eta edatekoa eskainiko dute.