Egubakoitzean 20:30ean, Pako tabernan egongo da Robert Johnson bluesman mitikoaren 'Last fair deal gone down' kantutik izena hartu duen hirukotea. Disko bakarra kaleratu dute oraingoz, baina blues-rock musikaren iturri ezberdinetatik ikasi dutela argi utzi dute, eta ondo baino hobeto interpretatzen dituzte kantu propio zein bertsioak. Cream, Rory Gallagher edo Grand Funk Railroad gustuko izanez gero gozatzeko aukera paregabea izango da egubakoitzeko kontzertua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.