Bi semaforo ipiniko dituzte Zumeltzegi kaletik Zumeltzegi dorreraino. Behekoa Zumeltzegi kalearen eskuineko aldean jarriko dute; hain justu ere, 90 graduko bihurgunean; eta goikoa, dorrearen irteera lekuan. Semaforoak mugimenduak antzemateko sentsoreak izango dituzte, eta auto bat paretik pasa orduko, beste aldeko semaforoa gorri ipiniko da. Zirkulazioarik ez dagoenean, biak berde kolorearekin egongo dira.