Dantzariak hasi dira Corpus Egunerako motorrak berotzen

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko ekainaren 1a

Prozesio egunaren bezperan, Oñatz dantza taldeko mutilak hasi dira kalez kale euren dantzekin giroa berotzen. Corpus jaietarako bereziki prestatzen dituzten dantza eta jantziekin ari dira kaleak musikaz alaitzen eta eguraldiak ere momentuz laguntzen duenez, dantzan jarraituko dute. Biharko prozesioan dantzariak ere, urtero moduan, protagonistetako batzuk izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak