Natra Oñatiri eskerrak eman zizkion Udalak

Leire Kortabarria 2013ko ekainaren 1a

Natra Oñatik egin duen denboraldi bikainarengatik eskerrak emateko, harrera egin zien atzo Oñatiko Udalak. Jokalari guztiak eta taldeko arduradunak izan ziren, baita Natra enpresako ordezkariak ere. Natra Oñatiren historia errepasatu zuten irudiz lagunduta, eta umore giroan egin zuten ekitaldia. Bukaeran, trofeo bana eman zieten jokalariei eta taldeko argazkia atera zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak