Iluntzean, Jose de Azpiazu musika eskolako haize taldearen kontzertua egongo da Portu plazatxoan, eta gauean, Bejondaigula! antzezlana Santa Anan.
Bihar, Corpus bezpera eguna, azken urteetako beste bi ohitura errepikatuko dira: goizean eta arratsaldean egingo den foso olinpikoko probintzia mailako tiro txapelketa Txopekua tirolekuan batetik, eta iluntzeko herri lasterketa. Aurten XI.ena izango da, eta Euskal Herrian jaiotako korrikalariak hartuko dute parte, tartean Yeray Varela eta Sergio Garcia oñatiarrak.
Domekan, 11:00etako meza nagusiaren ostean aterako da herriko kaleetara Corpusetako prozesioa. Eguraldi txarra egiten badu, parrokia barruan egingo diote azken dantza San Migeli. Arratsaldean, ohi denez, Corpuseko dantzak egingo dituzte Oñatzekoek Foruen plazan.