Oñatin izandako auto istripu baten ondorioz pertsona bat zaurituta eroan dute Arrasateko ospitalera

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko maiatzaren 31

Ertzaintzak adierazitakoaren arabera goizeko 11:00etan gertatu da auto istripua Oñatin, Fagor Industrialen parean. Suzuki Vitara batek eta Opel Astra batek elkar jo dute; ondorioz, pertsona bat Arrasateko ospitalera eraman dute zaurituta. Errepidea itxita egon da eta ilara luzeak sortu dira, baina dagoeneko zabalik dago eta ibilgailuak erretiratuta daude (11:45).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak