Arrantza, bizikleta eta artea; gaztelekuko hiru ikastaroetako ardatzak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko mai. 29a, 13:52

Aisialdi hezitzaile ikastaroak antolatu ditu gaztelekuak herriko gaztetxoendako. Heriotzarik gabeko arrantza ikastarorako, egubakoitza aurretik eman behar da izena.

Heriotzarik gabeko arrantza ikastaroa antolatu dute gaztelekuan 12 urtetik gorako gaztetxoendako. Hiri saio izango ditu ikastaro horrek: teorikoa, saio praktikoa Oñatin eta beste saio praktiko bat Arabako aintzira batean. Saio teorikoa ekainaren 7an izango da, eta derrigorrezkoa da joatea. Lehen saio praktikoa, ekainaren 8an egingo dute eta bigarrena, 15ean. Ikastaroan izena emateko azken eguna egubakotiza da.

Arte udalekuak ere bai

Arrantza ikastaroaz gain, baina, gaztelekuak beste bi proposamen ere egin dizkie herriko gaztetxoei, aisialdi hezitzaile ikastaroen barruan. Horietako bat da ekainaren 22an egingo duten bizikleta eskola. Nork bere bizikleta ezagutu eta mantenua nola egin erakutsiko dute. Nagusien ikastaroak arrakasata handia izan du. Bestalde, uztailean arte udalekuak egingo dituzte aurten ere, eta izenematea zabalik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak