Urteroko ohiturari jarraituz zapatu honetan bertan, hau da, Korpusetako egun handiaren bezperan egongo da jokoan Oñatiko XI. Herri lasterketa. Aurten izango da berrikuntzarik, izan ere lasterkari guztiak Euskal Herrian jaiotakoak izango dira; lasterketa antolatzen duen Antxintxiketan kirol elkartearen esanetan, maila handiko korrikalariak. 18-20 korrikalari izango dira denera, tartean Yeray Varela eta Sergio Garcia oñatiarrak; Gaizka Romero arrasatearra; Ander Agirre bergararra; eta Martin Berrizbeitia aretxabaletarra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.