Elikaduraren egunean, elikadura ohituren inguruko aholkuak Oñatin

Ander Larrañaga 2013ko maiatzaren 28a

Gaur, maiatzaren 28a, Elikaduraren eguna da eta honen bueltan Amaia Diaz de Monasterioguren dietista egon da Oñatiko anbulatorioan osasun ohituren inguruko aholkuak ematen, gerturatzen ziren herritarrei. Pertsona edadetuek dituzten elikadura ohiturak azpimarratu nahi izan ditu Monasteriogurenek eta "Ondo jan, zahartzaro hobe bat izateko" lelopean bataiatu dute gaurko eguna.

Goizeko 9etatik egon da diestista oñatiarra, hurbildutako herritarrak euren elikaduran bideratzen. Egungo bizitza itxaropena oso altua da Euskal Herrian, baina, zahartzaroaren bizi kalitatea kolokan jartzen da. Kalitatezko zahartzaro bat izateko, elikadura egokia, jarduera fisikoa, ez erretzea, lo nahikoa egitea, eserita denbora gutxi igarotzea eta jarduera soziala izatea gomendatzen da.

Denetarik jan

Barazkiak, frutak eta fruitu lehorrak oso osasuntsuak direla gogoratu du Diaz de Monasteriok baina denetarik eta kantitate txikietan jan behar dela aipatu du. Hau guztia, bizitza aktibo batekin uztartu behar da; ibilaldi txiki batzuk eginda ere, nahikoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak