Ramon Agirre eta Niko Lizeagarekin, 'Bejondaigula!'

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko mai. 28a, 13:41

Egubakoitzean, maitzak 31, datoz Agirre eta Lizeaga Santa Anara 'Bejondaigula!' antzezlanarekin. Sarrerak salgai daude barrabarran 8 eurotan.

Egubakoitzean dator Ttanttaka taldea Bejondaigula! antzezlanarekin. Santa Ana aretoan izango da, 22:30ean. Ramon Agirre eta Niko Lizeaga dira aktoreak.

Hauxe da antzezlanaren sinopsia: Antzerkiko bi aktore hizketan ari dira jantzi-gelan, funtzioa hasi baino lehentxeago. Agertokira igotakoan zoriontsu dira, eguneroko bizimodu arruntarekin kontraste bizia eginez. Mundu guztiko antzokietan 20 urte baino gehiagoz lan egin ondoren, fikzioak soilik eman ahalko die bizitzak ukatzen dien guztia. Hori bai, suerte pixka bat beharko dute hori lortzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak