Aspertzeko aukerarik ez zen izan. Aurten gainera, abenturarekin lotutako txokoak antolatu zituzten: "Urtero gai bat aukeratzen dugu Urgainen festarako eta aurten abenturarekin lotutako txokoak eta tailerrak egitea erabaki dugu". Hori horrela, oreka lantzeko soka, arku-tiroa eta ohe elastikoak ipini zituzten, besteak beste. Horrez gain, xaboiak, kandelak edo maskarak egiteko tailerrak ere egin zituzten. DBHko ikasleek berriz, bokatak eta pastelak ipini zituzten salgai ikas-bidaiarako dirua batzeko.