Luzapenean galdu du bigarren partidua Natra Oñatik: 80-81

Mireia Bikuña 2013ko mai. 26a, 01:05

Luzapeneko azken segundoan irabazi du Aracenak. Bigarren partidua galduta, oñatiarrek igoera lortzeko aukera guztiak galdu dituzte. Azken lehia, bihar, domeka jokatuko dute etxeko taldearen kontra, Plaseciaren kontra, 12:00etan.Natra Oñatik igoerako lehen partidua galdu du Estudiantesen kontraOñatiko saskibaloiaren historian beste pausu bat ematera.

 

Partidu arraroa izan da. Estudiantesen kontra galdu ostea, gogotsu irten dira zelaira Eneko Blancoren jokalariak eta lehen tartean 22-7 aurreratu dira. Bigarrenean partzial ona egin dute katalanek eta 38-30 ipini dira. Natra Oñati gai izan da abantaila mantentzeko eta hirugarren laurdena 56-50 bukatu du. Baina 39 minutu eta erdi markagailuan agindu arren, berdinketarekin bukatu da partidua.

Lau jokalari egotzita 

Luzapenera heldu orduko, Natra Oñatiko lau jokalari egotzita zeuden: Xabok, Asier de la Iglesiak, Iñigi Biainek eta Josean Cavadak bosna falta eginda kalean zeuden. Horrek abantaila handia eman dio Aracena taldeari. Dena den, luzapena borrokatua izan da, eta azken segundoan, azken jaurtiketarekin irabazi dute partidua.

Hemen duzue Aratz Losadak idatzitako kronika zabala

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak