Bertsolari eta trikitilari artean ospatuko dituzte Araotz auzoko Trinitate jaiak

Jon Berezibar

Auzoetako jaien garaia da eta Errekaldek Araotzi pasako dio lekukoa asteburuan. Helduek emango diete hasiera zapatuan, 16:30ean jokatuko duten mus txapelketarekin. Txikienentzako haur jolasak ordu erdi geroago izango dira. 21:00etan mahai baten inguruan batu, eta Julio Soto eta Andoni Egaña bertsolariekin gozatuko dute afaria. Trikitilariak ere izango dira. Gauerdian bola txapelketa jokatuko dute.

Domekan 11:00etako mezarekin helduko diote bigarren egunari. 11:30ean salda eskainiko diete bertaratzen direnei. 12:30ean herri kirolak eta herriko bertsolariak eta trikitilariak egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak