Urgainen festa umeendako jardueraz beteta etorriko da bihar

Iure Eizagirre 2013ko mai. 24a, 16:07

Haurrak izango dira bihar ospatuko den Urgain Eskolaren Jaiko protagonista nagusiak. Eskolarekin duten lotura euren zentroetatik atera eta plazara eramango dute.

Arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara, eurendako ekintza ugari antolatu dituzte Foruen enparantzan. Xaboia eta kandelak egiten ikasiko dute,  baita aurpegia eta maskarak margotzen ere. Barre artean saltoka ibiltzeko ohe elastikoak egongo dira plazan. Gainera, arku tiratzearekin eta globoflexiarekin gozatu ahal izango dute. Eta altuerei beldurrik ez dietenendako, tirolina jarriko dute udaletxeko balkoitik plazara.
Herriko ikastolen bilgune
Oñatiko ume guztiendako antolatu dute zapatuko festa. Hori da, hain zuzen ere, Urgain Eskolaren helburua. Iaz abenduan batu ziren herriko lau ikastetxe publikoak izen horren pean. Oñatiko euskal eskola publiko baten irudia ematea eta izaera bakarra izatea du helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak