Musika eta antzerkiarekin jantzitako bertso saioa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko mai. 24a, 11:16

Musika eta bertsoak, antzerki eta poesiarekin tartekatzen dituen Ez gara Palestinaz ari ikuskizuna izango da Santa Ana aretoan gaur, egubakoitza, 22:30etan. Sarrerak 7 eurotan salduko dituzte, 22:00etatik aurrera leihatilan. Oñatiko Bertso Eskolak antolatu du, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek eta Aitor Atxega eta Imanol Kamio musikariek protagonizatutako bertso saio bitxia.

Gehienetan, plazarik-plaza, gai sozial eta politikoez jarduten duten Muñoak eta Lizarraldek,  oraingoan, barne mundurako bidaia egitea proposatzen dute: "Gure minak, frustrazioak, oroitzapenak, desioak, amorruak... kanporatzea dugu helburu nagusia, mezu argi bat helaraztearekin batera: hitz egin dezagun gutaz, ihesian ibili gabe eta adierazi gaitezen garen bezalakoak, gure bertute eta alde ilunekin" diote protagonistek.

Hainbat gairen gaineko hausnarketa bertsotan

Gitarra, akordeoia eta pianoa dira instrumentu nagusiak eta bertso jarriak, berriz, doinu eta neurri ezberdinetan sortu eta kantatutakoak. Hainbat gai oinarri hartuta, hausnarketa sakonak egingo dituzte; besteak beste, berdintasunaren aldarriak indarra duten garaian, gizontasunaz jardungo dute; haurtzaroari arreta jarriko diote; egoaren gaineko etengabeko erreferentziak egingo dituzte, umorezko antzerki esketx zatien bitartez...

Bertsoz betetako saioa den arren, bertso saio bat ez dela diote protagonistek eta bertsozale ez direnak ere erakarri gura dituzte, giro goxoz eta energia positiboz bete nahi duten herriko Santa Ana Aretora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak