Aloñara ez ezik, Artiara eta Araotz-txirialekura ere eraman dituzte. Maiatzaren 1etik otsailaren 28ra bitartean dute aukera abeltzainek euren abere buruak Aloñan izateko, askok, baina, negu parterako etxera ekartzen dituzte. Tarteko bi hilabetetan, gutxienez, atseden hartzen uzten diote mendiko larreei.