Antton Zubia oñatiarra izango da biharko bizikleta tailerraren gidaria. Zuazola institutuaren aurrekaldean egingo dute, goiz eta arratsaldez. Nork bere bizikleta eraman beharko du eta haren mantenua eta mekanika erakutsiko die Antton Zubiak. "Zenbat eta gehiago ezagutu bizikleta, orduan eta gehiago erabiltzen da, eta hori da helburua", zehaztu du Zubiak