San Migel eta Errosaixo jaixak urruti ikusten diren arren, txosna batzordea hasi da jaiei begira lanean. Aurtengo jaietako egitaraua prestatzeko bilerak egiten hasiak dira txosna batzordeko kideak. Astelehenetan egiten dituzte bilera horiek, 19:00etan, Antixena gaztetxean. Herritarren ideiak entzun gura dituzte bilera horietan, eta horrenbestez, edonor joan daiteke batzar horietara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.