Oroitzapen onak Guriako azken egunekin

Txomin Madina Milikua 2013ko mai. 23a, 14:23

Zinema aretoko eserlekuak ez ezik, aldameneko pasiloak ere jendez bete ziren eguazten iluntzean Aitor Arregik zuzendutako 'Azken egunak Gurian' izeneko dokumentala ikusteko.

Duela bi urte itxi zuten Guria taberna, eta haren azken 15 egunak jasotzen ditu Arregiren lanak: herri bazkaria, kontzertuak, azken eguneko jaia eta taberna itxita dagoela, barrua husten, besteak beste. Eta irudiekin batera, Guriako senideen eta ohiko bezeroen testigantzak, besteak beste, Guria eurendako eta herriarendako zer izan zen gogoratzen: telebistarik gabekoa, musika zaintzen zuena, barriketan egiteko gunea ... Eta, zelan ez, Espe ere bai.

Azpiazu anaia-arreba denak egon ziren eguazteneko aurkezpenean. Eta baita Aitor Arregi zuzendaria ere. Taberna itxi zutenean, Klementx eta Anton Azpiazu anaiak larrosak banatu zituzten inguruko komertzio eta tabernetan, agurtzeko eta eskerrak emateko. Hori ere grabatu zuen Arregik, eta berarendako, dokumentalaren zatirik politenetakoa dela aitortu zuen zuzendariak.

Aurkezpenak izan duen harrera ona ikusita, litekeena da beste emanaldi bat ere egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak