GI-2630 errepidean, Oñatiko Zubillaga auzoan, tentuz gidatzeko gomendioa

Goiatz Arana Begiristain 2013ko mai. 22a, 18:22

14:50ean, kamioi batek guraizearena egin du Oñatiko Zubillaga auzoan, Ulma Polimeroen parean eta, ondorioz, olioa zabaldu da errepidean. Obra publikoetako langileek jardun dute errepidea garbitzen, eta suhiltzaileak ere egon dira erregai depositua aztertu eta isuririk zegoen begiratzen. Istripuaren ondorioz, ez da inor zauritu, baina Oñatira joateko bidea moztu egin behar izan dute denbora tarte batean eta ertzainek zuzendu dute zirkulazioa. 15:35erako errepidea guztiz zabaldu dute, baina istripu lekua seinaleztatuta dago eta tentuz gidatzea gomendatzen da pare horretan. Uneotan, garabiaren zain daude. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak