San Juan kalerako pasabidea itxita, zati batean

Ubane Madera 2013ko mai. 20a, 17:07

Bidebarrietatik San Juan kalerako pasabidea itxita dago, kiroldegi aldameneko biribilgunetik aurrera. San Juan kaleko ur hoditeria aldatzeko lanak direla-eta itxi dute errail bat eguazten iluntzera arte. Lanak, une honetan, anbulatorio ondoko biribilgune parean egiten ari dira. Errepidea zulatuta dago zati batean eta zirkulaziorako itxita. Hori bai, itxita dago kiroldegitik San Juan kalerako erraila, kontrako norabidean irekita dago bidea. Errail mozketaren berri ematen duen kartela DIA parean, Bidebarrieta kalearen sarreran jarri dute.

San Juan kalearen barrenetik gora aldatu diren ur hodi berriak sarearekin lotzeko lanak dira egiten dabiltzanak. Lanok bizpahiru egunez egingo dituzte, eta ondorioz, errail mozketak ere, eguazten iluntzerara arte iraungo du.

Zirkulazioa nondik nora

Bidebarrietatik San Juan kale aldera doazen ibilgailuek biribilgunean buelta hartu eta Bidebarrietatik irten beharko dute. Salbuespen modura, Ikastolako autobusari pasatzen lagako diote. Arrazoia da autobusaren tamaina handiak eragotzi egiten diola biribilgunean buelta hartu ahal izatea, eta horretxegatik, libre dagoen errailetik bideratuko dute.

Ur hoditeria aldatu eta beharrezko lotuneak egin eta gero, zuloa hareaz bete eta txapaz estaliko dute; horren ostean atzera ere zabalduko dute erraila zirkulaziora.

Irisgarritasun obrak, datorren astean

Bestalde, ur hoditeria berritzeko lanen ondoren, San Juan kalea irisgarritasun neurrietara egokitzeko lanak egingo dira. Datorren astean hasiko dituztela espero dute. Izan ere, irisgarritasuna bermatzeko obrak hasi aurretik, orain jartzen ari diren ur hodiak ondo daudela ziurtatzeko probak egin beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak