Natra Aloñako Asier de la Iglesia eta Josean Cavada lesionatu egin dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko mai. 19a, 22:01

Egubakoitzeko lagunarteko norgehiagokan hartu dute min; ez dira igoera faserako forma onean egongo.

Zilarrezko LEB mailarako igoera prestatzen ari da Natra Oñati, eta lagunarteko bi partidu jokatu ditu aste bukaeran. Egubakoitzean 73-75 galdu zuen Zornotzaren kontra, eta zapatuan 85-84 irabazi zuen EBA eta LEB mailetan diharduten jokalarien selekzio baten aurka.

Aste bukaerako albistea, ordea, Asier de la Iglesia eta Josean Cavada piboten lesioak dira. Ez dira forma onean egongo taldeak aste bukaeran Plasencian jokatzekoa duen igoera faserako. "Oso zaila egingo zaigu igoera fasea", adierazi du Natra Aloñako entrenatzaile Eneko Blancok. "Sendagileekin ondo begiratu behar dugu zer egin daitekeen, eta gure jokoa berrantolatu beharko dugu".

Autobusa Plasenciara

Natra Aloñak hilaren 24tik 26ra bitartean jokatuko du igoera fasea Plasencian (Badajoz). Klubak autobusa antolatu du. Prezioa 150 euro da. Prezio horretan sartzen dira joan-etorria Plasenciara, eta lau izarretako hotelean egonaldia pentsio osoan. Interesatuek zuzendaritzako kideekin jarri behar dute harremanetan. Asmoa da eguen arratsaldean irtetea eta domeka iluntzean bueltatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak