Errekaldeko jaiak gaurtik domekara bitartean

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko mai. 17a, 14:23

Gaurtik hasi eta domeka bitartean ospatuko dituzte aurtengo Errekaldeko jaiak. Egitaraua prest dute, eta baita auzoan jarri duten karpa handia ere, euria eginez gero jaiak aterpean disfrutatzeko.

Iluntzeko 19:00etan botako dute jaiei hasiera emango dien etxafuegoa. Txorimalo eta sagardo eta txorizo dastatzearen ostean, musika kontzertua hasiko da, 21:00etan. Lau taldek joko dute gaur: Oñatiko Malenkonia, Barakaldoko Porco Bravo, Baionako Willis Drummond eta Iruñako Los Zopilotes Txirriaos.

Bihar, zapatua, 3x3 saskibaloi txapelketa eta umeendako puzgarriak egongo dira eta arratsaldean, IV. goitibehera jaitsiera. Giza-katearen ondoren, EZ! taldeak joko du eta gauean erromeria egongo da Obaneuke taldearekin.

Domekan, berriz, auzo bazkaria  egingo dute, besteak beste. Bazkarirako txartelak 12 eurotan daude salgai auzoko Urbia tabernan eta Matearen dendan.

Egitarau osoa agendan duzue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak