Txantxiku ikastolakoak sukaldean Basque Culinary Centerren eskutik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko mai. 16a, 18:27

Elikura on batek osasunean duen garrantziaz jabetuta, Oñatiko Txantxiku ikastolako ikasleak sukaldaritza tailerrak egiten ari dira asteon. Ikastolen elkarteak eta Basque Culinary Centerrek abiatutako 'Ongizatea janariak prestatuz' proiektuaren baitan sukaldeko trikimailuak ikasi dituzte.

Janariarekin gozatu eta elikadura osasungarriagoa edukitzeko bideetariko bat janariak prestatzen jakitea da. Hori horrela, Mondragon Unibertsitateko Basque Culinary Center erakundeak Ikastolen Elkartearekin batera Ongizatea janariak prestatuz proiektua garatzen dihardu.

Hori horrela, Oñatiko Txantxiku ikastolako LH5 eta DBH 1.go mailako neska-mutilak martitzena ezkero ari dira parte hartzen egitasmoan; sukaldaritza ikastaro bat eginez. Pago Uso elkartean elkartu eta arlo ezberdinak lantzen dituzte; hasi erosketak egitetik, janariak prestatzera.

Gainera, sukaldean aritzeko oinarrizko jarraibide batzuk eman dizkiete, besteen artean, dena garbi mantentzearen beharra edota aiztoa beti behera begira erabiltzea.

Arratsaldean gurasoen txanda

Baina ikastaroan ez dute soilik ikasleek parte hartu. Hain zuzen ere, gurasoen txanda izango da gaur arratsaldean, 18:30ean hasita. 20 aita-amek eman dute izena ikastaroan parte hartzeko eta horiek ez dute menu bereziak egiten ikasiko, baizik eta ikasleek egiten dutena esperimentatzea baizik.

Beti ere, elikadura osasungarriago baten bidean ipintzea izango dute xede.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak