ETB1-eko 'Mihiluze' saioko azken zakua Oñatira

Goiatz Arana Begiristain 2013ko mai. 16a, 16:22

'Biba Mihiluze' saio berezian Abel Barriolak eta Inaxio Perurenak bildutako 2.900 euroko zakua 'Mihiluze'ren webgunearen bidez zozkatu da, eta Oñatiko Agurtzane Igartuak eraman du. Azken saio berezian parte hartuko zuten bikoteen artean finalera nor iritsiko zen asmatzea zen lehiaketaren funtsa.

Goenkaleko Maitena Salinas eta Miren Gaztañaga, Realeko Asier Illarramendi eta Iñigo Martinez, eta Leitzako Abel Barriola eta Inaxio Perurena izan ziren Biba Mihiluze saio berezian lehian aritu ziren hiru bikoteak. Webguneko erabiltzaileek Salinas eta Gaztañagaren alde egin zuten gehienbat: 413 boto eman zizkieten neskei. Barriola eta Prerurena finalera iritsiko zirela uste zutenek 312 boto eman zituzten webgunean. Eta azkenik, Illarramendi eta Martinezen alde 192 boto eman zituzten.

Azkenean, Leitzako kirolariak izan ziren finalera iritsi zirenak. Sara Cozar aktorearen laguntzarekin bikain ibili ziren ginkanan eta baita irudiaren bila ere Amonarrizen txikitako argazkiei begira. Azkeneko Zer da Zer proban denak asmatu ostean, 2.900 euroko zakua eskuratu zuten Oñatiko Agurtzane Igartuarentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak