Saltokietako paperak batuko dituzte gaur bizikleta elektrikoan

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko maiatzaren 17a

Herriko saltokietako papera batuko du Mankomunitateak gaur goizean. Atzo ontzi arinak batu zituen bezala, gaur ere atzealdean biltegi-plataforma duen bizikleta elektrikoa erabiliko dute.

Goizez egingo dute, eta dendariei 10:00etarako materiala ate ondora ateratzea eskatu zaie. Zonaldez zonalde eta ordu erdiko tartea gordeaz, erdiguneko nahiz Errekalde, Olakua eta San Lorentzoko lokaletako materiala batuko dute, Bidebarrietatik hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak