Aterkiak atera ditu Txandak bezeroendako, premia dutenean erabiltzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko maiatzaren 16a

Aterkiak atera ditu Txanda elkarteak bezeroendako. Kalean daudela euria hasiz gero, Txandako komertzioetan dauden aterkietako bat hartu ahal izango dute ez busteko. Behin erabilita, hartutako dendan itzuli beharko dute.

Ezpeleta etxeko 150 aterki atera ditu Txandak bezeroen eskura jartzeko. Berdeak dira denak eta hiru logo dituzte: Txandarena, Udalarena eta Jaurlaritzarena. Elkarteko denda bakoitzean bizpahiru egongo dira bezeroak premia izaten duenean erabili ahal izateko, kalean daudela zaparrada batek harrapatzen dituenean, esaterako. Hartutako denda berdinean utzi beharko dute gero. Dagoeneko dendatan daude aterkiak.

Fosilen jolasa, amaitzear
Bestalde, hilaren 7an hasitako fosilen jolasa bukatzear dago. Zapatua,da azken eguna galderen erantzunak eta 10 komertzioetako zigiluak jaso behar dituen eskuorria entregatzeko. Turismo bulegoan edo Arrikrutz kobetan entregatu behar dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak