Hitzaldia Oñatiko EAJk antolatu du eta 19:00etan hasiko da.
Sailburu izendatu zutenetik izan da Arantza Tapia Debagoienean. Hain zuzen, otsailean, Eskoriatzako batzokian izan zen eta krisiaren inguruan hitz egin zuen. Herritar asko joan ziren bertara. Orduan, Tapiak onartu zuen egoera ekonomikoa ez dela onena, eta krisitik irteteko baliabideez hitz egin zien han batutako eskoriatzarrei.