Mahaingurua antolatu du gaurko Herrirak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko maiatzaren 14a

Oñatiko Herrirak antolatuta, mahaingurua egingo dute gaur, martitzena, udaletxean. Oñatiko preso eta iheslarien senideekin egingo dute, eta moderatzailea Nagore Lopez de Luzuriaga izango da, senidea eta psikologoa. 19:00etan hasiko da.

Bestalde, zapatuan Plazara ekimena egingo dute Euskal Herri osoan, presoen eta iheslarien eskubideen alde. Eta Oñatin ere ekitaldi bat baino gehiago antolatu dituzte. Eguerdian egingo dute, esaterako, ekitaldi nagusia, bertso bazkariaren aurretik. Arratsaldean, berriz, giza-katea egingo dute plazatik Errekalderaino. Bazkarirako txartelak salgai daude herriko hainbat tabernetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak