Ipuin kontaketak arkupetan egingo dituzte: San Lorentzo (Artxubi taberna inguruan); Etxaluze (Urrutia aurrekaldean); Errementeri Plaza (kioskoa dagoen plazatxoa); Kale Zaharra (BBVA inguruan) eta azkenik, Foruen enparantza. 11:00etatik 13:00etara izango da.
Eguraldi ona egin ezkero "Aparraren jaia"rekin amaituko dute ekitaldia; eguraldi txarra egiten badu, ordea, ez dute hori egingo.
Txandak antolatuta
Txandak antolatu du ekitaldia. "Gure helburua da herritarrengan irakurlezaletasuna suspertzea (haurrengan bereziki), haurrek herriko dendak ezagutzea eta azkenik haurrak entretanituta dauden bitartean gurasoek herrian erostea. OÑATIKOA IZAN OÑATIN EROSI !!!!!"