Bihar inauguratuko dute San Lorentzoko futbol zelaia

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko maiatzaren 10a

Bihar, zapatua, inauguratuko dute San Lorentzoko futbol zelaia, 10:30ean. Kadete mailako nesken partidua jokatuko dute Aloña Mendik eta Arizmendik eta ondoren luntxa egongo da.

Aloña Mendi eta Arizmendi taldeetako kadete mailako nesken partidua jokatuko da bihar, zapatua, San Lorentzoko futbol zelaia inauguratzeko. 10:30ean hasiko da norgehiagoka. Udaleko, Jaurlaritzako, Gipuzkoako futbol federazioko, Zuazola Larraña Institutuko eta Aloña Mendiko ordezkariak egongo dira inaugurazio ekitaldian. Partiduaren ostean, luntxa egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak