Kale agerraldia deitu du iluntzerako Sortuk, atxiloketen harira

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko maiatzaren 8a

"Euskal Herriak bakea behar duela" aldarrikatzeko, elkarretaratzea deitu du Oñatiko Sortuk. Gaur, eguaztena, izango da kale agerraldia, 20:00etan Foruen plazan.

Hauxe da Oñatiko Sortuk egindako deialdia:

"Sei euskal herritar atxilotuak izan dia frantziar estatuan. Beste behin be argi ikusten da frantziar eta espainiar estatuek ez dauela aurrera urratsik eman gura gatazka politikuan konponbidian. Euskal herrixan ordia, askatasuna eta konponbian aldeko hautua atzera bueltarik ez dakon konpromiso irmua da. Ez gaue gure bidetik atarako baina argi dau erantzun biharrian gauzela eta herri harresi sendo bat eraiki bihar dula berriz be holakorik pasau ez deixen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak