Oñatiko San Juan kaleko bizilagunek Kalegoienako aparkalekua doan erabili ahal izango dute

Mireia Bikuña 2013ko maiatzaren 8a

San Juan kalean egiten diharduten irisgarritasun lanen ondorioz, bi asteetan zehar kalerako sarbidea eta lurrazpiko aparkaleku publikorako sarrera itxita izango da, eta ezingo dute garajea erabili. Hango bizilagunek egindako eskaera aintzat hartuta, kale horretan eta kiroldegiko aparkalekuan garajea jabetzan dutenen Kalegoienako aparkalekua doan erabiltzeko erabakia hartu du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak