Pasa den astelehenean bertan eta ordu berean beste edukiontzi bat erre zuten: "Ez da horrelako gauza bat gertatzen den lehen aldia. Azken aldian edukiontzi bat baino gehiago erre dute Lizaur kalea eta Aita Madina bitartean. Urrutira joan barik, pasa den astelehenean bertan eta ordu berean beste edukiontzi bat erre zuten". Hori horrela, udaltzainek herritarrei dei egin diete zerbait susmagarria ikusiz gero beraiekin harremanetan ipintzeko.