Ate aurrean barkatu ostean, puntu bakarra Oñatira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko maiatzaren 5a

Aloña Mendik irabaztea merezi izan zuen zapatuan Urolaren aurka. Andoni Azkargortaren mutilak ez ziren batere fin ibili ate aurrean. Aurten 27 gol sartu ditu Aloñak aurten eta gol horiekin 40 puntu batu dituzte. Datu esanguratsua da hori.

"Pena handia izan da. Bost aldiz geratu ginen bakarrik atezainaren aurrean baina ez genuen asmatu. Gainera, azken minutuan zutoinera bidali genuen baloia... Aukerak sortu genituen baina azken metroetan kalitatea falta zaigu eta horrela zaila da partiduak irabaztea. Eurek estrategia jokaldietan sortu zuten aukeraren bat edo beste baina garaipena merezi izan genuen, zalantza barik", adierazi digu entrenatzaileak. Zapatuko puntuarekin matematikoki maila mantentzea lortu dute oñatiarrek.

Andoni Azkargorta, beste urtebetez

Andoni Azkargortak Aloña Mendin zuzenduko datorren denboraldian. Erabakia "erraza" izan da hartzeko, kontatu digunez: "Oso gustura nago. Taldeak oso ondo egin du lan, gozamena da entrenamenduetara joatea. Zuzendaritzak ere eskatu diodan guztia eman dit. Lan egiten utzi didate eta, gainera, nire lana baloratua dela ikusten dut. Leku oso onean nago eta ez dut inongo zalantzarik izan beste urtebetez hemen egoteko. Erabaki erraza izan da", dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak