Domekan Senperen egingo den Herri Urratsera joateko autobusa antolatu du Txantxiku Ikastolak

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko maiatzaren 6a

Domekan, hilak 12, egingo dute aurtengo Herri Urrats festa Senpereko lakuan, eta Txantxiku Ikastolak autobusa antolatu du. Goizeko 08:00etan aterako da postetxe aurreko autobus geltokitik, eta 19:00etan Senperetik. Joan gura duenak ikastolako bulegoan eman behar du izena. Prezioa da 12 euro eta apuntatzeko azken eguna, maiatzak 9. 18 urtetik beherakoek gurasoen baimena beharko dute eta nagusi batekin joan beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak